Etxeko atarian Mari auzokidearekin topo egiten dudanero, nire aurrean sentitzen zaitut. Bere txorierriko bizkaitar euskara entzutean dudanero, zu agertzen zatzaizkit, goxo, maitakor. Bilbon Plazara noanean bertan lan egiten zenuela presente dut beti baina baserritarren postura porru bila noanean, berriro ere, bizi bizi zu agertzen zara, beste behin. Etxeko sukaldean ere gutxien espero dudanean somatzen zaitut, zuk egindako puntuzko azken jertsea, ilobei txiki geratu zaiena, semeak noiz jantziko zain zintzilik ikusten dudanero. Zure urtebetetze eguna da ostiralean, bigarren aldia izango da zurekin ospatu ezin duguna. Bapatean… amoma!
Zein polita… amomek beti dute presentzia berezia guregan…
bai, horrela da…!! gogoan dut, zergatik izan zen berezia duela 10 urteko abenduko zubi hura…pd: zure alias-a gustatzen zait. hori da eta gure bilboko auzoa…!!