Kosmos hitza, greko klasikotik datorkigu, κόσμος (kósmos), eta ordena esan nahi du.
Unibertsoa esateko erabiltzen dugu euskaraz, espazio zabal eta infinituari erreferentzia egiteko.
Greko modernoan baina, bi zentzu hartzen ditu gaur egun hitzak. Zentzu zabal batean, kosmos, “lurra planeta” edo “gure mundua, gure gizartea” litzateke. Maila lurtarragoan berriz, “jendea” da. Gure unibertsoa deitzeko beste hitz bat dauka greko modernoak, σύμπαν (síban), denaren batuketa esan nahi duena.
Bitxikeria moduan, greziarrez kalean jende asko dagoela adierazteko, kalean kosmos asko dagoela esaten dute.
Utzi erantzun bat