Behazun beltza, horixe da melankolia hitzaren jatorrian dagoena. Grekera klasikoan μελαγχολία (melanjolía) esaten zen, μέλας (melas, beltza) eta χολή,-ής (jolí) beltza) hitzez osatuta.
Medikuntza modernoa heldu arte, Perikles-en garaiko Hipokrates medikuak eta bere ondorengo mediku hipokratikoek “humoreen teoria” garatu zuten. Teoria honen arabera, giza gorputza lau oinarrizko elementuz osatuta dago, lau (h)umorez edo lau likidoz: behazun horia, behazun beltza, odola eta gorroa edo flema. Lau hauen arteko orekan eta desorekan datza pertsona baten osasun egoera.
Behazun—beltza (h)umoreko dagoen pertsonak bizi zitue tristezia eta malenkonia sentipenei egiten die erreferentzia, beraz, malenkoniak.
Utzi erantzun bat