(Landeia aldizkarian argitaratua) Utzi jakinminak zu eramaten. Airbnb-ren webean sartu eta irakur daitekeen leloa dugu hau. Abilak dira leloekin eta baita, ekonomia kolaboratiboaren mozorropean, plataformen kapitalismoa gure hirietako auzoetara eramaten. Urbanoaren uberizazioa eragiten dute, fenomeno benetan larria. Halaxe deskribatzen du Ian Brossat-ek ‘Airbnb, la ciudad uberizada’ liburuan. Parisko alkateordea da Brossat Etxebizitza politiken arduradun den... Continue Reading →
Ez dago lasterbiderik
(Landeia aldizkarian argitaratua) Demokraziaren osasuna, sindikatuen osasunaren araberakoa da, orain inoiz baino gehiago. Horretan zalantzarik ez du Jane McAlevey estatubatuarrak. Sindikatuen antolakuntzan aritua eta aditua den honek, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) panoramari begira esaten dituenak oso interesgarriak dira guretzat ere, alderatzeko zailak diren errealitateak diren arren.“Sindikatuek balio ikaragarria dute, ez soilik demokrazia galera eta diru... Continue Reading →
Digitala (ere) politikoa da
(Landeia aldizkarian argitaratua) Gustatu ala ez, aro digitalean bizi omen gara. Onar dezagun, gure bizitzaren esparru asko eta askok geroz eta gutxiago dutela analogikotik, eta geroz eta gehiago digitaletik. Eta gainera, digitalizazioa, duela bi urte irudikaezina zitzaigun era eta erritmo batean gainezka datorkigu: pandemiak biziagotu duen prozesua izan da. Digitalizazioaren sakontze honek badu halabeharrezko alderdi... Continue Reading →
Adi elefanteari
(Landeia aldizkarian argitaratua) Elefantea gelan dago, baina inork ez du gai hori jorratu nahi. Ezkerra eta Europa. Europa eta Ezkerra. Nola jokatu behar du ezker politikoak Europar Batasunean? Betiereko itzulera duen eztabaida. Europa eta ezkerra. Ezkerra eta Europa. Betiereko itzulera, etenik gabe errepikatzen zaigun auzia dugu. Next Generation funtsak dira oraingo honetan bidegurutzera ekarri gaituztenak.... Continue Reading →
Zoriontsu izateko, sindikalizatu!
(Landeia 240 alean argitaratuta.) Badakizue sindikalismoa bizi ongizatearekin eta zoriontasunarekin lotuta dagoela? Gu konbentzituta gaude horretaz. Epaitegietan irabazitako sententzia batek, lan-osasunean hobekuntza galantak izatea ekar dezake (Donostiako metroa). Negoziaketa irmo edota greba baten ondorioz lortutako hitzarmen duin batek, langile-klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzen dituzte (Irurtzungo Puertas Dile). Bai eta frontoian baldintza hobeagotan jokatzeko ere! Gainera,... Continue Reading →
Hariz jositako grebak
Hurrengo asteetarako greba-agenda indartsu dator, asko eta asko baitira hurrengo asteetan greba egitera deituta dauden sektoreak: Osakidetzako langileak, Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako langileak, Haurreskoletakoak, eskoletako jantoki eta garraioetako langileak eta nola ez, zaintza sektoreko greba urtarrilaren 26an. Gatazka hauen atzean dauden aldarrikapenak, elkarrekin estu erlazionatuta daude. Eta anitzak dira grebok elkarren artean josten dituzten... Continue Reading →
Kantatzen duen herria
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Polaroid kamera batekin hiru klik, hiru egia eta hiru errealitate. Bat: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileen %20 langile pobreak dira eta soldata hutsalen osagarri gisa jasotzen dute laguntza. Bi: onuradunen laurdenak pentsio miserableak osatzeko jasotzen dute. Hiru: jasotzaile guztien %45 emakumeak dira. Kamerak hartutako istant hauek oso errotuta dagoen... Continue Reading →
Euskal Kellyak
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. MTV music week-eko asteburuan abiatu dute protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barcelo Nervion Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen... Continue Reading →
Doughnutaren Ekonomia
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Doughnut esanda, Simpson zaleek Homer edo Wiggum polizia ikusiko dituzte erroskillak irensten. Telesail eta film estatubatuarretan oso errepikakorra da donutsa, alferkeria eta sabel borobilduaren irudia. Kate Raworth ekonomialariak irudi honekin apurtu du ustekabean. Berariaz, ekonomia neoliberalaren irudi klasikoa irauli du: etengabeko BPG (Barne Produktu Gordina) hazkundea irudikatzen duen... Continue Reading →
Itaka
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz. Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera, mila kilometro baino gehiagora, Kastellorizo irla kokatzen da Anatolia penintsularen azpian. Txipre eta Turkiatik hurbilago egon arren,... Continue Reading →