Kiketza azaroan

Amomak burua nahasia duen arren, bisita egiten diodanean badira inoiz ihes egiten ez dioten bi kontutxu. Zelan dekozue solotxua? Zer dekozue landatute? Leo da balkoiko soloa zaintzen duena, eta zuzenean berari egiten dio galdera. Guk perejil apur bat dekogu, esaten digu berak. Guk espinakak, letxuga dekoguz eta orain aza ere bai. Ederto iten dozue! Gure... Continue Reading →

Erne, kutsakorra da!

Jan ta jabe artikuluan hausnartzen aritu ginen, kontsumo-eredu kapitalistaren eta eredu basati hau gainditu nahi duten hainbat ikuspegiren inguruan. Esaten genuen, elikadura burujabetasuna, ekonomia feminista, erabakitzeko eskubidea eta beste abar batzuk, ez direla moda hutsean dauden azaleko asmakizunak; edukiz kargatuta datozen aldarriak baizik. Gaur egungo eredua(k) irauli nahi baditugu, geure egin behar ditugunak. Lau urterik... Continue Reading →

Hozkailuetako ekonomia (2013ko Irailaren 8an Berrian argitaratua)

Uda honetan ozta-ozta hirurehun biztanle dituen irla bat ezagutu dut. Zera pentsatu dut: portutxoan eseri besterik ez dago irlako merkataritza balantzaren estimazio bat egin ahal izateko. Nazio kontabilitatean aditua izan gabe, nahikoa da egunean zehar portuan sartu eta irteten diren barkuek dakartena aztertzea. Eskala txiki horretan, irlako ekonomiatik kanpo zer erosten den, bertan zer ekoizten... Continue Reading →

Jan da jabe!

JAN DA JABE! Irudi bat proposatu eta esango didazue zer iradokitzen dizuen: supermerkatuko pasilloetan barrena, erosketa gurdiari tiraka ari zaren argazki bat. Gurdi horri bultzaka ari zarela, zer da gurdi horrek sinbolizatzen duena? Erosteko “boterea” ala sumisioa? Sartu eskuak poltsikoetan, eta haztatu barruan dantzan ari diren txanpon horiek. Barrurago, sartu eskuak barrurago eta sakonago, arakatu... Continue Reading →

Plaza

(UK aldizkarian argitaratua) Herriko plaza, orain labirinto bilakatuta. Metamorfosian ikusten dudanean oroitzapenen makina martxan jartzen zait. Txikitako irudi bat: ikastolarekin ihauteritan. Argazki berriago bat: bertso-photo saioa frontoian. Ez da hau plaza berritzen duten lehen aldia, baina antza, oraingoan aldaketa handia izango da, ebakuntza estetiko galanta.Ez da plazaren espazio fisikoa jokoan dagoen bakarra. Plazak, oraindik ere,... Continue Reading →

IKEA

Azken zutabean, plastiko poltsez, ontziki eta edukiontziez aritu nintzen. Carrefour supermerkatu sarea ere aipatu nuen. Oraingoan, gai horretatik larregi urrundu gabe, altzariez hitz egin nahi dut, eta, horren harira, Ikea multinazionalaz. Erosi, erabili eta bota. (edo zenbait kasutan, erosi-eta-bota). Lipovetsky filosofo frantsesak “Kleenex gizartea” izena ematen dio fenomeno horri. Ikeari esker, altzarien mundura ere hedatu... Continue Reading →

Plastikoa

Plastikoa (UK aldizkarian argitaratua) 1609ko abuztuan egin zuen Galileok lehen teleskopioa, duela 400 urte. Egun horretantxe, zaborretara plastikozko poltsa bat bota izan balu, orain, teleskopioaren urteurrenarekin batera, poltsaren heriotza ospatuko genuke. Izan ere, 400 urte behar dute plastikozko poltsa arruntek degradatzeko. Iraila hastearekin batera, plastikozko poltsen erabilera gutxitzeko neurriak hartzen ari dira. Guztietan sonatuena, Carrefour... Continue Reading →

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑