(Sirenatxoa)
Efemerideak eta efimeroa: sikeran, egun batez
Halako egunez.... gaurko egunez, duela hainbat urte gertatutakoak, egunera ekartzen dizkigute efemerideek. Nabarmena denez, efimero hitzarekin estu lotuta dago. Efimeroa, pasakorra da, ez du irauten. Iragankorra da eta iraungi egiten da. Bere sustrai grekoek, “eguna”rekin lotzen digute. Ἐφήμερα. Egunaren gainean dagoena, egun bat irauten duena. (epi "gainean, eta ἡμέρα – eguna). Egunkaria izendatzeko erabiltzen dute... Continue Reading →
Sinfonia
Ordubete falta da kontzertua hasteko baina sartu naiz aretora. Sosegua aurkitzen dut kontzertu hasi aurreko tarte horretan. Orkestako kideek musika tresnak afinatzen dituzten unea magiaz beterik dagoela iruditzen zait. Laaaaaaaa esaten lehena Oboea izaten da, sakon eta luze. Laaaaaaa. Atzetik gehitzen zaizkio apurka gainontzeko tresnak. Laaa sinfonikoa aretoaren jabe egiten da eta afinazio ariketa horrek... Continue Reading →
Bila datozenean
Argia, 2018/01/14 Honako esaldi honekin –“naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista”– hasten den diskurtsoak egin zuen ezagun honako beste hau: “Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez bainintzen sindikalista”. Bertolt Brecht olerkari alemaniarrari egokitu izan zaizkio sarri hitzok, baina Martin Niemöller teologo protestanteari zor dizkiogu: “Nire... Continue Reading →
Sintagma
Greko klasikoan, syntagma hitzak, multzokatze edo taldekatze ordenatua esan nahi zuen. Eta hara, greko modernoan Síntagma erabiltzen dute (Σύνταγμα) estatu baten Konstituzio legeari erreferentzia egiteko. Síntagma izena du ere Atenas-eko suminduei esker nazioartean ezagun egin zen plazak: Konstituzio plaza, alegia. Guri sintagma hitzak, sintaxia iradokiko digu eta eskola garaiko gramatika orduak ekarriko dizkigu gogora; perpausa... Continue Reading →
Malenkonia
Behazun beltza, horixe da melankolia hitzaren jatorrian dagoena. Grekera klasikoan μελαγχολία (melanjolía) esaten zen, μέλας (melas, beltza) eta χολή,-ής (jolí) beltza) hitzez osatuta. Medikuntza modernoa heldu arte, Perikles-en garaiko Hipokrates medikuak eta bere ondorengo mediku hipokratikoek “humoreen teoria” garatu zuten. Teoria honen arabera, giza gorputza lau oinarrizko elementuz osatuta dago, lau (h)umorez edo lau likidoz:... Continue Reading →
Euskalgrek
Hitzekin eta hizkuntzekin jolastea gustoko dut oso eta (inondik inora hizkuntza klasikoetan eta hizkuntzalaritzan aditua izan gabe) euskal-grek izeneko atal hau bitxikeria bilduma izango da. Greko klasikoak gure hizkuntzari, euskarari, lagatako ondarea sekulakoa da. Gure ohiko hizketaldietan erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat hitzek, aurrizkik, atzizkik, greko klasikoan dute jatorria. Bitxia dena zera da: greko modernoak... Continue Reading →
Kosmos
Kosmos hitza, greko klasikotik datorkigu, κόσμος (kósmos), eta ordena esan nahi du. Unibertsoa esateko erabiltzen dugu euskaraz, espazio zabal eta infinituari erreferentzia egiteko. Greko modernoan baina, bi zentzu hartzen ditu gaur egun hitzak. Zentzu zabal batean, kosmos, “lurra planeta” edo “gure mundua, gure gizartea” litzateke. Maila lurtarragoan berriz, “jendea” da. Gure unibertsoa deitzeko beste hitz... Continue Reading →