(Landeia aldizkarian argitaratua) Utzi jakinminak zu eramaten. Airbnb-ren webean sartu eta irakur daitekeen leloa dugu hau. Abilak dira leloekin eta baita, ekonomia kolaboratiboaren mozorropean, plataformen kapitalismoa gure hirietako auzoetara eramaten. Urbanoaren uberizazioa eragiten dute, fenomeno benetan larria. Halaxe deskribatzen du Ian Brossat-ek ‘Airbnb, la ciudad uberizada’ liburuan. Parisko alkateordea da Brossat Etxebizitza politiken arduradun den... Continue Reading →
Ez dago lasterbiderik
(Landeia aldizkarian argitaratua) Demokraziaren osasuna, sindikatuen osasunaren araberakoa da, orain inoiz baino gehiago. Horretan zalantzarik ez du Jane McAlevey estatubatuarrak. Sindikatuen antolakuntzan aritua eta aditua den honek, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) panoramari begira esaten dituenak oso interesgarriak dira guretzat ere, alderatzeko zailak diren errealitateak diren arren.“Sindikatuek balio ikaragarria dute, ez soilik demokrazia galera eta diru... Continue Reading →
Digitala (ere) politikoa da
(Landeia aldizkarian argitaratua) Gustatu ala ez, aro digitalean bizi omen gara. Onar dezagun, gure bizitzaren esparru asko eta askok geroz eta gutxiago dutela analogikotik, eta geroz eta gehiago digitaletik. Eta gainera, digitalizazioa, duela bi urte irudikaezina zitzaigun era eta erritmo batean gainezka datorkigu: pandemiak biziagotu duen prozesua izan da. Digitalizazioaren sakontze honek badu halabeharrezko alderdi... Continue Reading →
Okerreko gorputzaren konkista
(Landeia aldizkarian argitaratua) Manu Robles-Arangiz fundazioak sarean duen Kafeskistan hausnarketa foroan Miquel Missé soziologo eta trans aktibistaren ‘A la conquista del cuerpo equivocado’ liburua izan berri da aztergai “Gure gizartean finkatuta dauden gizon eta emakume kategoriak hain dira zurrunak, jende asko kategoriotatik kanporatu egiten direla. Zaila da gizon maskulino edota emakume femenino izatea, eta pertsona... Continue Reading →
Adi elefanteari
(Landeia aldizkarian argitaratua) Elefantea gelan dago, baina inork ez du gai hori jorratu nahi. Ezkerra eta Europa. Europa eta Ezkerra. Nola jokatu behar du ezker politikoak Europar Batasunean? Betiereko itzulera duen eztabaida. Europa eta ezkerra. Ezkerra eta Europa. Betiereko itzulera, etenik gabe errepikatzen zaigun auzia dugu. Next Generation funtsak dira oraingo honetan bidegurutzera ekarri gaituztenak.... Continue Reading →
Zoriontsu izateko, sindikalizatu!
(Landeia 240 alean argitaratuta.) Badakizue sindikalismoa bizi ongizatearekin eta zoriontasunarekin lotuta dagoela? Gu konbentzituta gaude horretaz. Epaitegietan irabazitako sententzia batek, lan-osasunean hobekuntza galantak izatea ekar dezake (Donostiako metroa). Negoziaketa irmo edota greba baten ondorioz lortutako hitzarmen duin batek, langile-klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzen dituzte (Irurtzungo Puertas Dile). Bai eta frontoian baldintza hobeagotan jokatzeko ere! Gainera,... Continue Reading →
Hariz jositako grebak
Hurrengo asteetarako greba-agenda indartsu dator, asko eta asko baitira hurrengo asteetan greba egitera deituta dauden sektoreak: Osakidetzako langileak, Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako langileak, Haurreskoletakoak, eskoletako jantoki eta garraioetako langileak eta nola ez, zaintza sektoreko greba urtarrilaren 26an. Gatazka hauen atzean dauden aldarrikapenak, elkarrekin estu erlazionatuta daude. Eta anitzak dira grebok elkarren artean josten dituzten... Continue Reading →
Autoritarismoari mozorroak eranzten
Gai Monografikoak 56 hitzaurrea, Manu Robles Arangiz fundazioa Bilduma honen lehen atalek helburu horri heldu diote: faxismoaren soslaiak irudikatu nahi izan ditugu eta XXI mende honetan zein gorputz eta itxura hartzen duten perfilatzeko. Eginkizun honek derrigortu gaitu demokraziaren mozorroa jantzita duten hainbat indar politiko larrugorritu eta agerian uztera. Izan ere, mundu zabalean ditugun muturreko autoritarismo... Continue Reading →
Euskal Kellyak
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. MTV music week-eko asteburuan abiatu dute protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barcelo Nervion Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen... Continue Reading →
Bazterretatik erdigunera
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Gazako lerroan, Nakba egunaren atarian 50 palestinarretik gora erail zituen Israelgo armadak. Horrelakoekin esponentzialki are krudelagoa bihurtu da palestinar herriak bizi duen nazio jazarpena. Kolonoen eta gobernuaren indarkeria erregularraz gain, latza da ere klase zapalkuntza. Zisjordaniako unibertsitateko Nithya Nagarajan irakasleak, hain zuzen ere, Palestinak pairatzen duen zapalkuntza bikoitza... Continue Reading →