Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Polaroid kamera batekin hiru klik, hiru egia eta hiru errealitate. Bat: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileen %20 langile pobreak dira eta soldata hutsalen osagarri gisa jasotzen dute laguntza. Bi: onuradunen laurdenak pentsio miserableak osatzeko jasotzen dute. Hiru: jasotzaile guztien %45 emakumeak dira. Kamerak hartutako istant hauek oso errotuta dagoen... Continue Reading →
Euskal Kellyak
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. MTV music week-eko asteburuan abiatu dute protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barcelo Nervion Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen... Continue Reading →
Doughnutaren Ekonomia
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Doughnut esanda, Simpson zaleek Homer edo Wiggum polizia ikusiko dituzte erroskillak irensten. Telesail eta film estatubatuarretan oso errepikakorra da donutsa, alferkeria eta sabel borobilduaren irudia. Kate Raworth ekonomialariak irudi honekin apurtu du ustekabean. Berariaz, ekonomia neoliberalaren irudi klasikoa irauli du: etengabeko BPG (Barne Produktu Gordina) hazkundea irudikatzen duen... Continue Reading →
Itaka
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz. Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera, mila kilometro baino gehiagora, Kastellorizo irla kokatzen da Anatolia penintsularen azpian. Txipre eta Turkiatik hurbilago egon arren,... Continue Reading →
Besaulkiko tronutik
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta! Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo... Continue Reading →
Bazterretatik erdigunera
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Gazako lerroan, Nakba egunaren atarian 50 palestinarretik gora erail zituen Israelgo armadak. Horrelakoekin esponentzialki are krudelagoa bihurtu da palestinar herriak bizi duen nazio jazarpena. Kolonoen eta gobernuaren indarkeria erregularraz gain, latza da ere klase zapalkuntza. Zisjordaniako unibertsitateko Nithya Nagarajan irakasleak, hain zuzen ere, Palestinak pairatzen duen zapalkuntza bikoitza... Continue Reading →
Hauspoari eraginez
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Bost urte bete ditu Euskoak eta dagoeneko gutxi falta zaio Europako lehen tokiko moneta izateko. Euskal Moneta Euskal Herri kontinentalean arrakasta ikaragarria izaten ari den ekimena dugu eta pozgarria iruditzen zait prozesu horrek izan duen behetik goranzko norabidea. Gainera, alternatibak eraiki eta abian jartzeko bidean, urrats oso garrantzitsua... Continue Reading →
Occupy daigun!
Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Hamarkada bat igaro da Gu gara %99 leloa zabaldu zenetik. Azken krisi kapitalistaren zurrunbiloan egin zen ezagun esalditxoa atlantikoaz bestalde okupatu ziren plazetan. Ordutik hona, munduko biztanleriaren ehuneko txiki batek aberastasun osoaren zati are handiagoa kontzentratzen jarraitzen du. Nancy Fraser teorialariaren arabera, krisi kapitalista ikuspegi kritiko-sozial batetik aztertzen duen... Continue Reading →
Zaplastekoak
Argia 2018/02/18 Zaplaztekoa eman digute beste behin ere Konstituzionaletik. Duela hiru urte pasatxo, Gasteizko FrackingEz kolektiboa sinadurak biltzen hasi zen, Herri Ekimen Legegile bidez Eusko Legebiltzarra presionatzeko helburuarekin. Ekimen horren fruitu izan da 2017ko ekainean Legebiltzarrak onartutako legea: guztiz debekatu gabe, zorrotz mugatzen zuen frackinga. Espainiako Gobernuaren helegiteari erantzunez Konstituzionalak ebatzi du Frackingaren aurkako legea... Continue Reading →
Bila datozenean
Argia, 2018/01/14 Honako esaldi honekin –“naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista”– hasten den diskurtsoak egin zuen ezagun honako beste hau: “Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez bainintzen sindikalista”. Bertolt Brecht olerkari alemaniarrari egokitu izan zaizkio sarri hitzok, baina Martin Niemöller teologo protestanteari zor dizkiogu: “Nire... Continue Reading →