(UK aldizkarian argitaratua) Zirkua dela pentsa genezake, edota umore-saio bateko esketxa. Baina errealitate gordina da, probokazio latza. Azken urteotan bizitzen ari garen krisi sakonak geroz eta gogorrago astintzen gaitu. Gai honetaz beste zutaberen batean aritu naiz, eta ez naiz ba berriro endredatuko krisiarekin eta politikoak hartzen ari diren neurriekin. Gaur egungo belaunaldi gazteak antolatzeko gaitasunik... Continue Reading →
Ari
(UK aldizkarian argitaratua 2011ko azaroan) Bertsolari dokumentala daukagu ikusgai zine aretoetan. Ikusgai bai, eta ikusgarri ere bai. Bost zentzumenak erne jartzeko modukoa, metafora bisualez josia. Askotan saiatu izan naiz, euskal herrikoak ez diren lagunei bertsolaritza zer den azaltzen, eta ez da batere erraza izaten. Ulertzen dutela esaten didate, “bai, kanta inprobisatua!”, baina hortxe geratzen dira.... Continue Reading →
Hegiak
Gure eskualdean bada ba, irakurzaleen txokoa delakoa, aldiro, guri, irakurleoi, idazleekin egoteko parada ematen diguna. Orain, Bartzelonan nagoela, hileroko zita hauetara huts egiten dut, penaz. Baina hemendik ere, inoiz izan dut aukera zenbait euskal idazlerengana hurbiltzeko, ekitaldi ezberdinetan, Unai Elorriaga eta Kirmen Uriberangana, adibidez. Aste honetan bertan, kasualitatez jakin dut, Imanol Murua kazetariak bere azken... Continue Reading →
Kontsultak
Hondamendia eta kaosaren aurrean, badaude oraindik ere erabakitzeko eta merkatu eta gobernuen jokaerak zigortzeko mekanismoak. Nahikoa da horretarako herriari galdetzea. Estrategia neoliberala nolabait zigortuz, Islandiako herriak dagoeneko birritan esan dio ezetz diru publikoekin banka pribatuaren zorra kitatzeko galderari. Bestalde, natur baliabide eta energia iturriekin lotuta, Italiako herria izango da udaberri honetan zehar erreferendum bidez erabakitzera... Continue Reading →
Nomenklatura
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba-Álava dira hiru lurralde historikoen izen ofizialak, joan den otsailetik. Euskarazko grafia hutsa dute lehen biek, eta bitarikoa Arabaren kasuan (badaezpadan, ez dadin inor despistatu). Bazen garaia! A Coruña, Ourense, Girona eta Lleidak 90eko hamarkadan zehar aldatu zituzten haien izen ofizialak, galiziar eta katalan formak bereganatuz, eta halaxe izan da ere, Illes... Continue Reading →
Okerrak
(UK aldizkarian argitaratua) Ziria sartu nahi digute izkina guztietatik. Krisiaren aurkako neurriak “erremedio tekniko hutsak” direla sinestarazi nahi digute, eta gainera, erreskaterik heltzen ez zaigun bitartean erreformak begi onez hartu behar ditugula. Errezeta neoliberal hauek ez dira berriak. Ezta berria ere, erabaki hauen izaera politikoa ukatzeko enpeinua. Ziria sartu nahi digute globalizazioaren izenean, erabaki guneak... Continue Reading →
Zuzenean
(UK aldizkarian argitaratua) Bat-batean eta nahigabe, ingurukoek haien elkarrizketetan sartzen gaituzte. Hondartzan gaudela, aldameneko bi neskek, ordu-erdi luzez hitz egin dute herrian zabaldu berri duten fruta-dendaz. edota, bezperako ligoteo kontuez. Batzuetan, egia da, ez dugu solasaldi hauen parte izan nahi. Ostera, entretenitu nahi badugu, edozein elkarrizketa lerdok, gure ordu-erdiko bidaiari behar duen gatza ematen dio,... Continue Reading →
Apostu-etxeak
Banuen entzunda Jaurlaritzak lege berri baten bitartez gisa honetako negozioak baimenduko zituela, baina gertakari txiki batek ekarri nau honi buruz gogoeta egitera. Bilboko alde zaharrean izan zen, Aste Santuko egun santu horietako batean (santua eta pazkoa, ez dut ondo gogoratzen, baina bai kaleak hutsik zeudela eta dendak itxita). Mamu bihurtutako Bilbo horren erdian, jendez gainezka... Continue Reading →
Plaza
(UK aldizkarian argitaratua) Herriko plaza, orain labirinto bilakatuta. Metamorfosian ikusten dudanean oroitzapenen makina martxan jartzen zait. Txikitako irudi bat: ikastolarekin ihauteritan. Argazki berriago bat: bertso-photo saioa frontoian. Ez da hau plaza berritzen duten lehen aldia, baina antza, oraingoan aldaketa handia izango da, ebakuntza estetiko galanta.Ez da plazaren espazio fisikoa jokoan dagoen bakarra. Plazak, oraindik ere,... Continue Reading →
PIntxoa
Zein da Euskal Herritik kanpo euskaldunei buruz duten irudia? Ezaguna da euskaldunok daukagu jatun ospea. Nola ez! Euskal Herrian osssso ondo jaten da! Pintxoen erritualak arrakasta berezia izaten du bisitarien artean. Tabernetako barrak pintxoz gainezka, kolore guztietakoak. Nahi beste jan ostean tabernariarekin kontuak egin (guri imitatuz, zotzak behera bota eta gero),eta hurrengora! Euskal herritik kanpo,... Continue Reading →